XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Komunichten, zozialichten eta radikalen alde boz-emaitea gaizki da konzientziaz. Konzientziak, erlisioneari behetuz, ez dauku debekatzen Petit-en alde edo Chevigné-ren lichtaren alde boz-emaitea.

BAINAN NOLA HAUTA?

PETIT komunichten kontra da, ez da dudarik; bainan bera da, ez du partidorik eta partido gabekoen moltchoa gauza guti da komunichteri gogor egiteko, orotarat ere biziki guti baitira.

Harentzat boz-emaitea ez da bekatu, bainan gure iduriko denbora eta indarra galtzea da. Bertzalde haren lichtak nehundik ere ez du deputatu eskualdunik iganaraziko. Gure Minjonnet gaizoa sakrifikatua da.

DE CHEVIGNE-ren partidoaz da bakharrik khechu komunichgoa. Orotan jo eta jo ari dira komunichtak M.R.P.tarren kontra, dena gezur eta kalomnia.

Hori zerbaiten seinalea da.

M.R.P. partido azkarra da, eta azkarragoa izan ditake. Hura azkarrago, komunicht-lanjerra ttipiago. Horra egia.

Bertzalde M.R.P.-arentzat boza emanez, Errecart deputatu eskualduna izanen dugu Eskual-Herriaren aintzineko: bigarren da bere lichtan. Ez dira hartaz trufatu, Minjonnetez bezala.

OROK BOZA De CHEVIGNE-ren LICHTARI...

Zonbaitek erran baitute Jaun Aphezpikuak debekatzen duela Petit-en alde boz-emaitea ez da batere egia. Jaun Aphezpikuak erraiten du bakharrik, ez dela De Chevigné-ren lista erlisonearen izenean kondenatzen ahal. Nehork jakitekotz zer nahi duen erlisoneak, harek dakike. Girichtino gisa haren erranari gaude. Ez ahal gira Eskual-Herriko bakharrak.